XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F = egiten den indarra.

x = deformazioa (orekatik malgukia luzatu den distantzia).

K = berreskuratze-konstantea (malgukia egin deneko materialaren araberakoa).

Lege honi Hookeren legea deritzo.

Errepresenta ezazu diagrama cartesiar batetan aipatutako legea.

Egin ezazu zeure dinamometroa, txintxeta eta malguki sinple bat erabiliz.

Azter ezazu zure etxeko pisu-neurgailua.

Dinamometroa luzatzen denean, berak daraman marka batek, eskala graduatu batetan indar-balioa neurtzen du.

3.2.- INDAR-SISTEMAK.

ORDEZKARIA.

Gehienetan gertatzen den bezala, gorputz bati indar batzuk ekiten diote, eta ez batek bakarrik.

Indar horiek indar-sistema osatzen dute.

Indar guzti horiek gorputzari ekintza bakarra eragiten diote.

Gorputzari ekintza bera eragiten dion indar bakarra indar-sistema honen ordezkaria da, hots, indar guzti horien emaitza.

Ordezkaria aurkitzeko, lehenik eta behin, gogora dezagun indarra bektorea dela, eta beraz, bektorialki batu behar direla indarrak ordezkaria aurkitzeko.

Ordezkaria R letraz irudikatuko dugu .

3.3.- NORABIDE BEREKO INDARRAK.

a) Norantza berekoak.

Demagun bi indar ditugula: eta , norantza berekoak: Dakigunez: .

Baina norantza berekoak direnez:.